martes, 9 de julio de 2013

ADITZAK

Aditzak ere ikasi ditugu, gehien erabiltzen ditugunak behintzat eta hormairudia egin dugu, lan handia izan da baina gustura aritu gara lanean, lurrean botata, margo eta pintzelekin letren barrualdea margoztuz, esaldiak sortuz eta orainaldi eta lehenaldiak elkartuz. Hona hemen lanaren emaitza.





viernes, 5 de julio de 2013

GORPUTZ ATALAK

            Bigarren hiruhilabetean gure gurputza ezagutu dugu, beronen atalen izenak ikasi ditugu behatzetatik hasita ile puntaraino. eta honekin bat "txiki, txiki, txika" abestia ere ikasi dugu. Guztia lantzkeo erabilitako fitxez gain blog honen eskunaldean dagoen click programarako esteka erabili dugu,giza gorputza
  Badago ere blog interesgarri bat; http://gizagorputza2.blogspot.com.es/

lunes, 22 de abril de 2013

ANIMALIEN MUDAK



Pasa den astean, andereinok sugearen eta tarantularen  azalak (mudak) ekarri zituen eta gelarik gela erakutsi  genituen.
Tarantulak zortzi hanka, gorputzean hile asko, bi hilerik behin azala aldatzen duela jaten duenaren arabera eta intsektuz elikatzen dela azaldu genuen.

Sugearen azala boa gazte batena zen, saguak jaten dituztela, hankarik ez dutela, narraztiak direla  eta azala  urtean bi aldiz aldatzen dutela azaldu genuen.  



jueves, 7 de marzo de 2013

Badator KORRIKA!!!

Laister korrika hasiko da eta Ugaotik pasatuko da, baina gauez pasatuko denez, guk korrika txiki ospatuko dugu. Bagaude abestiaren letra ikasten, petoak margozten.....
Hemen jarriko dugu letra eta bidiokliparen esteka.

BAGOAZ!
Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.
Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!

Asteko egunak eta hilabeteak




    Egun hauetan asteko egunen eta hilabeteen azterketa egin dugu. Lehenengo hilabeteak eta hauekin erlazionatutako irudiak koloreztatu ditugu eta baita asteko egunen izenak ere. Egunero errepasatu ditugu eta gaur azterketa egin dugu. Ea gainditzen dugu!!!!


lunes, 14 de enero de 2013

Kaixo lagunok:
      Hau Ugaoko eskola HIPI gelako bloga duzue, irakasle eta ikasleen artean egina, eta bertan materiala, esteka interesgarriak; pelikulak euskaraz, online materiala... eta egiten ditugun lanak ezagutara emateko txokoa izango dugu.